XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordea, orain arte, irakurtu ditugun emakumeen obretan zerbait berezitasun marka nabaritu dugu, eta saiatuko gara ahal bezain argiki pundu horien aztertzera.

Lehenik, gizonek baino gehiago naski, emazteek beren irudimena lasterka artzera uzten dute, idazten dutenean.

Iduri luke munduan, gertakari guziak posibleak direla, eta haien liburuetan hala da.

Baina irudimen basa horrek ez du errealitatea edo errealismo hotza, gordina gordetzen.

Esaten dutana bitxia agertzen bazaizue ere, biguntasun horren baitan badabiltza emakumeak.

Gero emazteek ez dituzte, noski, gorputzeko harat-honoratak, eguneroko bizitzako pizuak manera berean aipatzen.

Sensibilitate bero batek, ez esateko izerditsu batek, denak koloratzen ditu.

Gizonek bortizkiago, ironia edo zerbait paternalismorekin egiten dituztelarik.

Hemen ere sensibilitate markatu honek insensibilidade eta krudeltasun asko gordetzen duke.

Emaztea biguna baita!.

Gaiak xinpleki, xoilki tratatuak dira, diretuki, itzuli-mitzuli nasairik gabe.

Horrek gizonezkoak harritzen dituzke, eta ulertzeko edo aztertzeko astirik hartu ezean, lasterregi jujatzen dituzte emazteen idazkiak.

Mihi txarrenek diote, delakoaren lanak ez duela deusik balio, haurkeria bat dela, zozokeria bat.

Halere ongi analisatzen bada diretasun horren atzean emakumeak mintzatzeko edo idazteko duen beldurra, herabea, behar bada ahalgea, agertzen da, gizonen hein berera heltzeko gutizi hori...

Azkenean, emazteen idazkietako perpausek beste ritma bat daukate, ez baitute hats neurri berdina emakumeek eta gizonek, inguruko aire fresko bera bularretan sartu arren.